saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

PREMIE: Metodologia

Informazioa

PREMIEk kudeaketan jauzi kualitatiboa proposatzen die enpresa txiki eta ertainei; jauzi hori ikasiz, hausnartuz, antolatuz, erabakiak hartuz eta egunero gertatzen diren  jarduerak eta presazko gauzak gaindituz kudeaketan garrantzia duten arlo guztiak sistematizatuz egiten da.

Premieren helburua antolakuntza baten kudeaketa  sistema osoa lantzea da. Prozesu hori ikuspegi guztiak integratuz burutzen da eta, horretarako, gakoak diren arlo edo alderdi batzuk identifikatzen dira: Bezeroak, Pertsonak, Bitartekoak, Prozesuak, Estrategia  eta Berrikuntza eta Emaitzak.

Kudeaketa sistemako alderdi guztiak aztertzen eta lantzen direnean arlo guztietan sakontzen da eta, aldi berean, alde horien guztien arteko elkar-eragiketak bilatzen dira.

Zehatzago esanda, alderdi gakoetan bilatzen diren helburuak hauek dira:

  • Bezeroak: euren beharrizanen bilakaera, arazoak eta igurikizunak ezagutzea, antolakuntzak zer eskaintzen dien (balore proposamena) jakitea, eurekin nolako harremana eta zein mailatakoa  mantentzen den,… azken finean, bezeroari orientatuta dagoen kultura, gehieneko baloreko irtenbideak emateko balio duena.
  • Pertsonak: antolakuntzan  egiten den aitzindaritza motaren jakitun egotea, barruan pertsonek duten erlazioaren berri  izatea, konfiantza eta partaidetza giroak nola sortzen diren jakitea, emaitzetara iristea lortzeko  egokia den egitura ezagutzea,…
  • Bitartekoak: antolakuntza zergatik den desberdina eta bakarra jakitea (gaitasun nuklearrak), bitarteko eta gaitasunetatik etekin handiena nola lortu   ezagutzea.
  • Prozesuak: zeintzuk dira funtsezko jarduerak,  nola kudeatzen dira prozesuak, nola aztertzen dira sortzen diren beharrizan berriei eta aukera berriei egokitzeko, nola laguntzen duten estrategia lortzen,...
  • Estrategia  eta berrikuntza: antolakuntzari lehiakorra izaten jarraitzeko aukera emango dion etorkizuna diseinatzea,…
  • Emaitzak: emaitza onak lortzeko gauza izatea, ez bakarrik epe motzean, etorkizunean jasangarritasuna bilatuz baizik,…

Halaber, PREMIE kudeaketa ereduak aurreko alderdi horiek guztiak lantzeko Ekintza- Proposamenen multzoa planteatzen du.

Hori dira: Ekintza-Proposamenak. Antolakuntza batek aurreko kontzeptu horiek aztertu eta ikertu behar ditu bere kudeaketan. PREMIEk proposamen horien bidez arrasto batzuk ematen dizkie hausnarketa bat eragiteko, ekintza batzuk abiarazteko eta ikaskuntza elikatzeko.

Ez dira proposamen lokabeak, euren artean konektatuta daude, antolakuntzaren beraren barruan egon dauden  konexioak bezala.

Erreferentzia moduan Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak (EFQM) proposatzen duen Bikaintasuneko EFQM eredua hartzen dute antolakuntzak  alderdi garrantzitsuetan lan egitera bultzatuz, adibidez  lehiakortasuna  mantentzeko eta hobetzeko bezeroei balorea gehitzearen beharrizana, epe luzean jasangarria izango den etorkizuna sortzea, antolakuntzetan euren jarduerak egiten dituzten pertsonen potentzialtasunari balorea ematea, berrikuntza kontuan hartuta hausnartzea, kudeatzerakoan sor daitezkeen aukerei erantzuteko gauza izatea, etab.

Ekintza-proposamen horien guztien emaitza Formatuen multzo baten dokumentatzen da eta horiek antolakuntzaren Kudeaketa Gidaliburua eratzen dute.

Dokumentuak
 
 

e-mailez bidali